Sex-eskola antolatu du Lastotan elkarteak, sexuaz eta hezkuntzaz hausnarketa egiteko. Martxoaren 11, 18 eta 25ean eginen dira saioak goizeko 9:30etatik 14:00etara Txantreako Auzotegin, euskaraz.
16 urtetik gorakoentzat izena emateko epea zabalik dago jada hilaren 7ra arte.
Izena emateko lastotan@gmail.com helbidera bidali daiteke mezua.
Oihana Beloki Unzu eta Saioa Petrizan Lonbraña hezitzaile eta sexologoek eskola honen edukien berri eman digute.