Krakovia, Praga, Erroma, Florentzia eta Maltarako hegaldi zuzenak Noaindik Aste Santuan

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 16a, 20:19

Udan Mallorca, Menorca, Tenerife, Oslo, Mosku eta San Petersburgorako bidaia zuzenak ere eskainiko dira.

Navartur azokaren aurkezpenean Juanchi Patús ANAVI-Nafarroako Bidaia Agentzien Elkarteko arduradunak iragarri zuen aurten zenbait hegaldi eskainiko direla Noaingo aireportutik abiatuta. Horrela apirilaren 12tik 17ra  Erroma, Florentzia eta Maltarako bidaiak eginen dira eta  13tik 17ra Praga eta Krakoviara. Denera 1.000 plaza izanen dira eta prezioak 590 eurotik gora hegazkina eta hotela kontratatuz gero.

Era berean, sanferminetan, uztailaren 7tik 14ra, Mallorca eta Oslorako hegaldiak antolatuko dira eta 11tik 18ra Mosku eta San Petersburgora. Bestalde, uztailaren 21etatik aurrera astean behin abiatuko diren Mallorca, Menorca eta Teneriferako hegaldiekin osatuko da aurtengo udako eskaintza. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!