Iruñerriko jardunaldi feministak eginen dituzte otsailaren 4an

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 25a, 08:59

Iruñerriko mugimendu feministaren diagnostikoa egin eta koordinazio tresnak landuko dituzte.

"Nor gara? Nola gaude?" galderei erantzun asmoz, 09:30ean diagnostikoa eginen dute, Kondestablen bilduta. 14:30ean, bazkari beganoa, Txoko feministan. Bazkalostean, berriz ekinen diote eztabaidari, 'Elkar saretzen' izeneko dinamikaren barruan; besteak beste, bi galdera jarri dituzte mahaiaren gainean: "nola koordina gaitezke? Zein tresna ditugu?". 21:00etan, pintxo potea eginen dute, Txoko feministan bertan.

Bazkarian izena emateko: irunerrikofeministak@gmail.com

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!