Aske utzi dituzte ikasle greban izandako istiluekin lotura dutelakoan atxilotutako hiru gazteak

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 12a, 12:53
Argazkia: LOMCEren kontra egindako mobilizazio baten artxiboko irudia.

Elkarretaratzera deitu dute gaur arratsalderako, 20:30ean, Nabarrerian. Ikasle Abertzaleak-ek eman du atxiloketen berri Twitter sarearen bidez; litekeena da martxoaren 27ko grebarekin harremanatutako atxiloketak izatea.

LOMCEren kontra iazko martxoaren 27an egindako grebarekin lotura dutelakoan hartu ditu atxilo Espainiako Poliziak hiru gazteak gaur goizean, baina aske utzi ditu jada. Etxetik irten eta ikastetxera bidean atzeman dituzte poliziek.

"Autoritatearen aurkako atentatua" leporatuta beste sei gazte atxilotu zituzte greba izan eta aste gutxitara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!