Altsasuko auziaz, iritzi erronda

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 24a, 14:00

Larunbatean, Altsasun eginen den manifestazioaz mintzatu gara Altsasuko alkatearekin, Amaia Izko abokatuarekin eta Altsasuarrak Harro elkarteko gazte batekin, besteak beste. 

Elkarrizketa sorta izan da Euskalerria irratiko Metropoli Forala saioan. Javier Ollo, Geroa Baiko alkatea dute Altsasun. Manifestazioan parte hartzeko deia egin du. Herri sentimendua eta batasunarena azpimarratu ditu. Defentsako abokatuak Amaia Izkok esan du oraindik ez dutela aukera izan gazte horiek euren bertsioa emateko. Hemendik aurrera, euren buruak defendatzeko aukera baliatuko du. Altsasu Harro herri plataformako kideak egunotan kalean bizi den giroaz hitz egin du: herritarren erabateko elkartasuna dute auzipetuetako senideek, uste du. 

Ahotsa.info agerkari digitaleko Miguel Anjel Llamas 'Pitu' ere elkarrizketatu dute Euskalerria irratian. Altsasuko auziaren karietara "hedabidea kriminalizatu nahi izan dute" esan du Pituk. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!