San Cristóbal-Ezkabako Eskualde Parkea edo Ezkabako Eskualde Parkea? Zeuk erabaki

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 8a, 19:49

Iruñerriko Mankomunitateak prozesu parte hartzailea zabaldu du eskualde parke berriaren izena hautatzeko. Hiritarrek azaroaren 20ra arte dute botoa emateko aukera. 

Iruñerriko Mankomunitatearen web gunean sartuta, parke berriaren izena aukeratzeko bozketan parte har dezakete herritarrek. Bi aukera daude:  San Cristóbal-Ezkabako Eskualde Parkea edo Ezkabako Eskualde Parkea. Toponimian aditua den Mikel Belaskok Irrintzi Plaza saioan Ezkabako Eskualde Parkearen aldeko hautua nahiago duela adierazi du Ezkaba izen zaharragoa delako. San Cristóbal bazen mendian zeuden baseliza eta gazteluaren izena eta gerora, XX garren mendean, izugarri zabaldu egin zena, batez ere militarren mapetan agertzen zena zelako. Ezkaba izena, aldiz, oso zaharra da. Ez dago argi zein izan daitekeen bere esanahia edo jatorria, baina kontu jakina da bere erabilera oso aspaldikoa dela eta oso orokortua inguru osoko biztanleen artean mendeetan zehar. 

Erlazionatuak

Mikel Belasko parke berriaren izenaz

Euskalerria Irratia 2016 aza 08 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!