Aurrekontu parte-hartzaileentzako 60.000 euro bideratuko ditu Uharteko Udalak

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 2a, 08:03

Erroldan izen emanda dauden 16 urtetik gorakoek eta elkarteek egin ahal izanen dituzte proposamenak. Abenduan jasotakoen artean hiru gehienez aukeratuko dituzte.  

Aurrekontu parte-hartzaileak izanen dituzte Uharten. Horretarako 60.000 euro bideratuko ditu Udalak. Herrian erroldatutako 16 urtetik gorako bizilagunek eta elkarteek diru hori nora bideratzea nahi duten proposatzen ahal izanen dute. Azaroa izanen dute herritarrek proposamenak aurkezteko eta abenduan gehienez hiru egitasmo onartuko ditu Udalak eta horiek egikaritu. 

Joan den astean osoko bilkurak onartu zuen aukera hori, aurrekontu parte-hartzaileena. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!