Tartariarrek hartu dute Irrintzi Dorrea!

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 27a, 19:41

Kasu hiritarrok! Saio berri bat heldu da Euskalerria Irratira, baina ez guk egina. Inbasore basati eta kanpotarrak gure mikroez jabetu dira haien albisteak zabaltzeko. Aste honetan lehen erasoaldia pairatu dugu. 

Albiste lazgarri bezain goibela helarazi beharrean gaituzue. Tamalez, ezerk ez badio konponbiderik ematen, datorren asteazkenean, berriro, tartariarren erasoaldia izateko arriskua dugu Irrintzi Plazan. Inbasore basati eta kanpotarraren aurkako neurriak hartzen hasi gara, honezkero, Irrintzi Plaza lubakiz inguratuz. Julen Leuza, Beñat Lopez, Julen Fagoaga eta Martxelo Sotes dira tartariarren ustezko izenak. Ez ahantzi: itzali trantsistoreok heldu den asteazkenean 17.30etatik aitzina. Tartariarrak kanpora!

Asteazkenero 17:30etatik aitzina Irrintzi Plazan. Ez da iragarkia, mehatxua baizik!

Erlazionatuak

Tartaria 1

Euskalerria Irratia 2016 urr 26 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!