Perez Elortza: "Zenbaitek eleaniztasuna ingelesaren kasuan nahi dute, euskararekin ez"

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 27a, 13:42

Bost urte bete ditu PAI-k, Ingelesez Ikasteko Programak. Jakina den bezala, UPNren gobernuak inongo plangintzarik gabe ezarri zuen. Ebaluazioaren emaitzak ezagutu ditugu, aste honetan. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Zuzendari Nagusi Roberto Perez Elortzarekin gaiaz aritu gara Metropoli Forala saioan.

PAI programa Nafarroako irakaskuntza publikoan 2011-2012 ikasturtean ezarri zuten. Aurreikuspenik egin gabe. Korrika eta presaka. Adituen iritzien kontra. UPNko agintarien esanetan, irakaskuntzan ingelesa indartzeko aplikatu zuten. Euskararen hedapena mozteko asmo garbia ikusi dute hainbatek erabaki horren atzean. Roberto Perez Elortzaren ustez, PAI programa garatzeko inongo planifikaziorik ez da egon, oso baliabide gutxi izan da eta formakuntzarik ez zaie eskaini irakasleei. Inprobisazioa etengabekoa izan da eta aurreko Hezkuntza Departamentuko utzikeria erabatekoa izan da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!