Ibai Osinaga (Altxatu) : “Hasierako freskotasuna mantentzen saiatzen gara”

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 20a, 14:10

Altxatu taldeak hirugarren diskoa plazaratu du: Hegalen indarraz aitzin. Sei urte eta hamaika kontzertu egin dituzte 2010eko udan Irunberrin sortu zirenetik. Metropoli Forala saioan izan da Ibai Osinaga kantaria eta haien azken lanaz mintzatu zaigu. Horretaz gain, zuzenean hiru kanta abestu ditu. Bideoan, diskoari izena ematen dion abestia: Hegalen indarraz aitzin.

Hiru gaztek osatzen dute Altxatu taldea: Ibai Osinaga (ahotsa eta gitarra), Iker Ariz (bateria) eta Julen Abaurrea (baxua). “Nahiz eta helduago izan hasierako freskotasuna mantentzen saiatzen gara”. Hala dio Altxatu taldeko kantariak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!