'Udazken Ero' izeneko kultur astea Barañainen

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 17a, 09:05
Udazken Ero hitz jokoaren bitartez, maiztasuna azpimarratu eta poztasuna adierazi nahi izan dute antolatzaileek. Gaur hasi eta igandera arte izanen dituzte ekimenak.
 

Hitzaldiak, ipuin kontalariak, kirol ekimenak, tailerrak, ibilbide botanikoa, musika eta dantza jaialdia, mintzodromoa, bertsolariak, haurrentzako ikuskizunak, kontzertuak eta antzerkia dira aurtengo egitarau oparoan aurki daitezkeenak. Euskaraz beteriko kultur astea izanen dute Barañainen gaur hasi eta igandera arte. Udazken Ero izendatu dute, udazkenero egiteko asmoa dutelako eta erotasun puntu batekin antolatu nahi dituztelako ekimenak. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!