Astelehenean amaituko da Feminismoen Eskola ikastaroan izena emateko epea

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 29a, 08:29

 Ikastaroa astelehenetan eginen da, urriaren 10etik martxoaren 27 bitartean. Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorrak antolatzen du, IPES elkartearekin batera.

Datorren astelehenean (urriak 3) amaituko da Feminismoen Eskola ikastaroan izena emateko epea. IPES elkarteak antolatu izan du azken 10 urteotan ikastaroa, eta aurten Iruñeko Udaleko Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorra gehitu zaio antolaketa lanetan.

Eskolak astelehenetan izango dira, urriaren 10etik martxoaren 27ra bitartean, 18:00etatik 20:30era, Kondestable Civivoxean. Izen ematea doan da, eta egin daiteke Kondestable Civivoxeko 2. solairuko Herritarren Partaidetzako Zentroan, 948420266 telefonoan edo emep@pamplona.es helbide elektrikoan. Jendaurreko ordutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:30era.

Ikastaroak 55 ikastordu ditu eta honako kontzeptu hauen definizioa landuko da: feminismoa eta oinarrizko beste zenbait kontzeptu, besteak beste, patriarkatua, sexua, generoa, lanaren sexu-banaketa, genero-nortasunak edo genero-estereotipoak eta -rolak. Halaber, honako hauek aztertuko dira: emakumeen mendekotasunaren jatorria, feminismoaren historia eta bilakaera –protagonista guztiekin–, familiaren instituzioa genero-ikuspegitik, eskolaren botere eraldatzailea, emakumeen lana nahiz enplegua eta ekonomia feministaren alternatibak mundu globalizatuaren aurrean. Bestelako gaiak ere jorratuko dira, hala nola emakumeen trataera ikus-entzunezko komunikabideetan, sexualitateak, genero-subjektibotasunak, emakumeak eta boterea, amodio erromantikoaren eraikuntza sistema patriarkalean, genero-indarkeria edo emakumeen gaur egungo egoera.

Prestakuntzan teoria eta praktika tartekatuko dira, eta honako irakasle aditu hauek arituko dira: Blanca Fernández Viguera (soziologoa), Matilde Cuesta Sanz (antropologoa), Ana Díez de Uré Eraul (historialaria), Cecilia Themme Afán (doktorea Emakumeen inguruko Ikasketa eta Ikerlanetan), Irene Lapuerta Méndez (doktorea Politika- eta Gizarte-Zientzietan), Camino Jusué (doktorea Psikologian), Yolanda Jubeto Ruiz (doktorea Ekonomia Feministan), Rut Iturbide (doktorea Giza- eta Gizarte-Zientzietan), Patricia Amigot Leache (doktorea en Gizarte-Psikologian), Mauge Cañada Zorrilla (psikologoa), Pili Mikeo Mikeo (psikologoa), Jabi Arakama Urtiaga (musikako irakaslea eta maskulinitate berrien inguruko taldeen erraztailea) eta Itziar Ziga (kazetaria eta idazlea).

Ikasleei laguntza-materiala emanen zaie, hala nola artikulu eta testuak, bibliografia eta webgunean eskuratu daitezkeen baliabideak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!