'Greta liburuzaina' lana irabazle haurrentzako antzerki testuen lehiaketan

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 26a, 14:45
Reyes Ilintxeta, Maider Beloki, Joxe Abaurrea eta Maialen Diaz agerraldian.

Haurrentzako Antzerki Testuen XXV. Lehiaketako irabazlea izan da Maialen Diazen lana, Greta Liburuzaina. Gaztelaniazkoen artean, Tania Castillo mexikarrak eskuratu du lehen saria Meciendo heroes izenburuko testuagatik. 

Haurrentzako Antzerki Testuen XXV. Lehiaketako irabazleen aurkezpena egin dute gaur. Maialen Diaz iruindarraen lanak eskuratu du lehen saria: Greta Liburuzaina izenburua duen lana da, antzerkia eta hezkuntza uztartzen dituena. Gaztelaniazkoen artean, Tania Castillo mexikarrak eskuratu du lehen saria Meciendo heroes izenburuko lanagatik.

Aurreko bi edizioetan Nafarroako Antzerki Eskola izan zen antolatzailea, baina aurten Iruñeko Udala itzuli da laguntzaile gisa, hasieratik bezala. Gaztelaniaz 46 lan aurkeztu dira, Euskarazko modalitatean 7 izan dira aurkeztutako lanak

Bakoitzak 2.500 euro jasoko ditu. Lehiaketan saritutako lanak eszenatokira eramanen ditu Nafarroako Antzerki Eskolak. Lehenbizi gaztelaniazkoa, abenduaren 26an estreinatuko dena, eta udaberrian euskarazkoa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!