Jendetza bildu da Antsoainen eraso sexisten aurka

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 19a, 09:20
Argazkia: Antsoainen eraso sexisten aurka egindako elkarretaratzea. / Ahotsa.info

Bi eraso gertatu ziren jaietan, ostiralean, Antsoaingo Herri Mugimenduak eta Eraso Sexisten Kontrako taldeak salatu dutenez.

Aho batez gaitzetsi dituzte eraso sexistak Antsoaingo herritarrek. Atzo egindako elkarretaratzean, ostiralean bi adingabek pairatutako jazarpenak kritikatu zuten.

Egoeraren inguruko irakurketa kaleratu dute: "Ez diogu borroka egiteari utziko errealitatea aldatu arte. Indarkeria sexista egiturazkoa da eta sistema heteropatriarkala dauka oinarri. Horregatik, indarkeria sexistari aurre egitea botere harremanei eta balore patriarkarrei kontra egitea da".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!