'Datorren urtean hobeto' antzezlana, Burlatan

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 15a, 14:06

Bihar izanen da, ostiralarekin, 20:00etan, Kultur Etxean.

Txalo Produkzioak ekoitzitako 'Datorren urtean hobeto' antzezlana Burlatan eskainiko dute bihar 20:00etan, kultur etxean.

"Bizitzako pasarteak dira, bakarrizketa laburrak, pentsamenduak, kronikak, elkarrizketa motzak, zerbaiten hasiera, hainbat egoera,  kilikagarriak askotan, gure errealitatearen isla, harrika bidaltzeko moduko esamoldeak, apaingarri eta arinkeriatan ibili gabe. Nahi adina emakume klase irudikatuko duten hiru aktoresa, inguruan gertatzen zaigunari tiraka. Krisialdiak, egonean gabe ihes egin nahiak, lainezak, arrangurak…". Hala definitu du Txalo Produkzioak berak obra.

"Lau eskutara idatzita dago, umorez zipriztinduta eta ziria sartzeko prest".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!