Atarrabiako Eguna izanen da bihar

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 2a, 09:42

Etxebeltza elkarteak antolatuta, bertso saioa eta txakolin dastatzea, jotak eta artisauen azoka izanen dira, besteak beste, bihar eta etzi.

Atarrabiako eguna bihar izanen bada ere, gaur eta igandean ere bada zer ikusi eta gozatua. Esaterako, umeentzako txokolate jana antolatu dute arratsaldean eta bertso saioa ere, txakolin dastatzearekin bat.

Ostirala, 2

18:00: Haurrendako txokolatada. (Udaletxeko plaza)

18:30: Haur jolasen tailerra (Udaletxeko plaza).

20:00: Bertso saioa eta txakolin dastatzea

Larunbata, 3

10:00: Bizikleta itzulia (Etxebeltzatik), hamaiketakoa eta zozketa (Udaletxeko plaza).

11:30-14:00: Puzgarriak beste zenbait jolas (Udaletxeko plaza).

12:00: Ikurrinari omenaldia. Mikelats taldearen ikuskizuna (Udaletxeko plaza).

13:00: Txistorrada (Udaletxeko plaza).

17:00-19:30: Puzgarriak beste zenbait jolas (Udaletxeko plaza).

18:00: Jotak (Antso VI. Plaza).

19:15: Atarrabia Abesbatza (Antso VI. Plaza).

19:45: San Andres Abesbatza (Antso VI. Plaza).

20:30: Bidaide taldearen kontzertua (Antso VI. Plaza).

Igandea, 4

10:00: Mikelats eta Idoskiako dantzariak eta txistulariak (Foruen plaza).

Ezkabarte Txaranga eta kilikiak (Etxebeltzatik)

Nafarroako Albokariak eta Trikitilariak (Etxebeltzatik)

10:30: Hamaiketakoa (Antso VI. Plaza).

Pilota partiduak (Atarrabia frontoia).

10:45: Erraldoiak, Gaita Joleak eta Joaldunak (Kultur Etxetik).

Malabareak eta Paz de Ziganda dantza taldea (Antso VI. Plazan).

11:00: Artisauen Azoka (Udaletxeko plazan).

11:30: Jaialdi Akordeoilari Taldea (Udaletxeko plaza).

12:00: Kalejira (Antso VI. Plazan).

12:30: Kalejirari akabera Erraldoiak, Gaita Joleak, Idoskia Dantza taldea (Udaletxeko plaza).

13:00: Aizkolariak (Udaletxeko plaza) Bi auto ebakiko dute erditik.

14:30: Herri bazkaria (Antso VI. Plaza).

19:00: Dantzaldia Tximeleta taldearekin (Antso VI. Plaza)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!