Berriozar, jaiak lehertzeko zain

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 31a, 13:41

Gaur hasiko dira Berriozarko festak, txupinazoaren jaurtiketarekin. Besteak beste, pilota partidak eta kontzertuak daude.

Erlojuan 18:00ak jotzean, suziria lehertuko dute Berriozarren eta igandera arte luzatuko diren festei emanen diete hasiera. Gauean adin guztietako ekimenak daude: udal egitarauaren barruan Edelweiss erromeria taldea; txosnetako egitarauan, karaokea eta presoen aldeko ekitaldia.

Gainontzeko egunetan ere izanen da zer ikusia: bertso poteoa, herri bazkariak, herri dantzak, zezensuzkoa, jotak...

Udal egitaraua osorik ere eskuragai dago, eta loturak sartuta irakur daiteke osorik.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!