Autokonponketa gunea zabaldu dute Emausko Trapuketariek

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 18a, 11:27

> Matxuraturiko edozein objektu konpon daiteke areto berrian. Hemen konpon deitzen da eta Berriozarren dago.  
> Mekanika, zurgintza, tapizeria eta elektrizitatearekin loturiko lan tresnak erabiltzailearen eskura daude, baita monitoreak ere.

Helburua da erabiltzaileek beren bizikletak, lanparak, arropa zein altzariak konpondu ahal izatea. Horretarako, gunean dauden lan tresnak erabil ditzakete, eta guneko monitoreen aholkuak jaso.

Gune hau irekitzea aurreikusita zegoen Iruñerriko Mankomunitateak eta Emausko Trapuketariek hondakin handien eta arropa biltzeko eta berreskuratzeko berriki sinatu duten hitzarmenean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!