Joseba Asiron: "Sexu erasoak irmoen salatu diren sanferminak izan dira"

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 14a, 12:25

Sanfermin herrikoiagoak, parte hartzaileagoak eta anitzagoak izan direla nabarmendu du Iruñeko alkateak festak amaitzeko ordu gutxi falta direnean.

"Espontaneoak izan dira aurtengo sanferminak", hala azpimarratu du Joseba Asiron Iruñeko alkateak. Festak amaitzeko ordu gutxi falta direnean lehen balantzea egin du. "Espontaneotasunak lortu du garai batean sanferminek zuten kutsu herrikoia berreskuratzea", azaldu du alkateak. Parte hartzaileagoak, herrikoiagoak eta anitzagoak izan direla adierazi du eta beltzune gisa, izan diren eraso sexistak nabarmendu ditu: "Herritarren erantzuna erasoekiko ezinhobea izan da". Kaleak bete dira eraso sexisten aurrean tolerantzia zero dagoela aldarrikatzeko. Hori, txalotzekoa iruditzen zaio Asironi.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!