Uharten beilatoki bat eraikitzearen kontra sinadurak biltzen hasi dira herritarrak

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 9a, 11:24

Herriko Alde Zaharrean eraiki nahi du enpresak gaubeila, eta inguruko auzokoak ez daude ados.

Miravalles eta Virgen Blanca kaleen artean beilatoki bat jarri nahi du Izarra Nabarra enpresak Uharten. Proiektua, gainera, lehen fasean dago jada.

Bizilagunak enteratu, eta kontra azaldu dira. Ez dute Alde Zaharrean beilatokirik nahi, etxetik atera eta hor bertan. Udalari eskatu diote udal ordenantza alda dezan, halako eraikuntzak ez baimentzeko. Bide horretan, sinadura bilketari ekin diote.

Udalak ere uste du Alde Zaharra ez dela toki "egokiena", baina beilatokia "araututako ekintza da, eta prozesu administratiboak aurrera ateratzen ari da". Nolanahi ere, "dauden aukeren artean" Uharteko beste zonalde batean jartzea begi onez ikusten du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!