Zizurko eta Eunate institutuak Nikaraguarekin harremanetan, Elkartasun Eskolak programarekin

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 25a, 19:51
Inma Rekalde eta Argiñe Salanueva irakasleak

Munduan errealitate desberdinak daudela eta hori zergatik gertatzen den. Hau da ikasleengan piztu nahi duten hausnarketa.

Bost irakaslek Nikaraguara egin berri dute bidaia hango eta hemengo ikasle eta irakasleak harremanetan jartzeko. Alboan GKEk antolatuta eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, bost irakasle nafar eta Alboan erakundeko kide bat Nikaraguara egin zuten bidaia apirilaren bukaeran.

Inma Rekalde, Txantreako Eunate Institutuko Filosofia irakasleak eta Argiñe Salanueva, Zizur Nagusiko Institutuko Ekonomia irakasleak parte hartu zuten ekimen honetan. Aurreko bi urteotan Nikaraguako irakasleak etorri izan dira Nafarroara eta aurten, aldiz, hemengoek jaso zuten hara joateko gonbita.

Urte osoan zehar eta ikasgai desberdinetan lantzen dira nazioarteko elkarlana eta garapenarekin zerikusia duten edukiak Elkartasun Eskolak programan parte hartzen duten ikastetxeetan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!