Sortzenen "D eguna" jaia larunbatean

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 13a, 10:28

Autobus geltoki zaharrean izanen da Sortzenek antolatu duen festa 'D eguna' bihar.

Iruñerriko sare publikoko D ereduko Eskola Topaketak eginen dira bihar Iruñeko autobus geltoki zaharrean. Sortzenetik aditzera eman duten bezala, ez da aurreko urteotako festa handia, elkarretaratze xumeagoa baizik. Iruñerrian D ereduaren garrantzia nabarmentzea eta aldarrikatzea, D ereduaren komunitatea harremantzen eta indartzen jarraitzea, hala nola, "urte luze hauetan eta gaur egun euskarazko hezkuntza aurrera atera duten pertsonei eskerrak ematea" lirateke ekimenaren helburuak antolatzaileen arabera.

"Eskola Topaketak Iruñerriko D ereduko ikastetxeen Guraso Elkarteen konpromiso eta lanari esker dira posible, zein Iruñeko Udalak eskainitako laguntza eta babesari esker", nabarmendu du Sortzenek.

Hilaren 22an Hernain ospatuko da aurten Sortzenen Jai Nazionala, elkartearen 25. urteurrena ospatzeko.

Maiatzaren 14ko D egunaren egitaraua:

10:00 – 13:00 Eskola tailerrak: ikastetxeetako Guraso Elkarteek antolatuak

11:00 Txupinazioa, Sortzenen konpartsaren irteera, Gaztelu Puzgarrien eta Argazki

erakusketaren irekiera

10:30 – 12:00 Euskaraz Mintzako Herri Kirolen finala

12:00 Koreografiaren dantzaldia (ikas ezazu youtubeko bideoen helbidean)

13:00 Eskertza ekitaldia: Sortzenen eta Guraso Elkarteetan lanean aritu diren kideei eskerrak

emanen zaizkie egindako ekarpenagatik

10:00 – 13:30: Elikadura eskaintza: Lasto Taberna eta Taloak.

 

Erlazionatuak

Iruñerriko eskola topaketetarako, dantzan

Euskalerria Irratia 2016 mai 09 Iruñea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!