Herriko merkataritza sustatzeko kanpaina Barañainen

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 10a, 20:17
Arg: plazaberri.info

39 denda, taberna eta jatetxe parte hartzen ari dira ekimenean. 1750 euroko saskia zozkatuko dute bezeroen artean. 

Barañaingo Udalak herriko merkataritza sustatze aldera"Compra en Barañáin. Herrian erosi!"  kanpaina jarri du abian. Merkataritza eta ostalaritza sektoreko establizemenduei gonbita luzatu dio Udalak kanpainan parte har dezaten. Barañaindarrak herrian bertan erosketak egiten animatzeko Barañaingo jaietan saski handi bat zozkatuko da bezero guztien artean. Establezimenduek doan emandako produktu eta zerbitzuekin betetako saskia da, eta jada 1.750 euroko balioa gainditzen duten opariak badira bertan.

Honekin batera, kanpainaren leloa daramaten poltsak eta eranskailuak banatuko zaizkie herritarrei eta establezimenduei.

Gaur goizean saskirako produktua edota zerbitzua eman duten 39 merkataritza eta ostalaritza establezimenduko kideek agerraldia egin dute Udaletxean kanpaina honi babesa adierazteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!