D eguna: Sortzenen festa Ziudadelan larunbatean

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 9a, 20:16

Iruñerriko Eskola Topaketak izanen dira aurtengo festaren ardatza. 

Datorren maiatzaren 14an, Iruñerriko sare publikoko D ereduaren Eskola Topaketak eginen Iruñeko Ziudadelan.  Sortzenetik aditzera eman duten bezala, ez da aurreko urteotako festa handia, elkarretaratze xumeagoa baizik. Iruñerrian D ereduaren garrantzia nabarmentzea eta aldarrikatzea, D ereduaren komunitatea harremantzen eta indartzen jarraitzea hala nola “urte luze hauetan eta gaur egun euskarazko hezkuntza aurrera atera duten pertsonei eskerrak ematea” lirateke ekimenaren helburuak antolatzaileen arabera.


 Sortzenentik jakitera eman duten bezala: “Eskola Topaketak Iruñerriko D ereduko ikastetxeen Guraso Elkarteen konpromiso eta lanari esker dira posible, zein Iruñeko Udalak eskainitako laguntza eta babesari esker.”

Hilaren 22an Hernain ospatuko da aurten Sortzenen Jai Nazionala, elkartearen 25garren urteurrena ospatzeko.

 

Ekimenaren egitaraua:

 

  • 10:00 Eskola tailerren irekiera:
  • Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzako tailerrak
  • Tailerrak 13:00k arte irekiak egongo dira.

 

  • 10:30 Gazte Olinpiada:
  • Bigarren hezkuntzako ikasleentzako jinkana eroa.
  • 12:00k arteko tartea izango du.

 

  • 10:30 “Euskaraz Mintza” ekimeneko Herri Kirolen finala:
  • Euskaraz Mintza lantzen duten eskoletako Herri Kirolen finala izango da
  • 12:00k arteko tartea izango du.

  • 11:00 Txupinazoa: topaketen hasiera eta Sortzen Konpartsaren abiatzea
  •  12:00 Dantza kolektiboa:

 Euskaraz gidatutako dantzaldi kolektiboa koreografia batekin: ikasle, familia eta irakasleak

 

  • 13:00 Ekitaldia:
  • Familia argazkia Sortzen komunitateko kide guztiona (bazkide eta babesle)
  • Eskertze ariketa: Sortzen eta Guraso Elkarteetan parte hartu dutenei

 

  • 10:00 Gaztelu puzgarriak: 13:00ak arte


10:00 Argazki Olinpiadaren erakusketa: 13:00ak

10:00 Kontsumorako eskaintza:

  • Lasto-Taberna: ura, lanranja zuku naturala, limoi granizatua, ogi xigortuak urdaiazpiko eta gaztarekin, pintxo bejetalak eta fruta brotxetak. Guztia ekoizpen ekologikoa.
  • Taloak

 

Erlazionatuak

Iruñerriko eskola topaketetarako, dantzan

Euskalerria Irratia 2016 mai 09 Iruñea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!