Emakumeen ahalduntze feminista izanen dute aztergai Alaitz institutuan. Emakumeei zuzendutako hitzaldia izanen da 10:00etatik 13:00etara eta Emagin elkarteko emakumeak izanen dira gidari. Gizonak berdintasunaren bidean izenekoa berriz, gizonei bideratua izanen da 10:00etatik 14:00etara. Jabi Arakamak hartuko du hitza Gizoneneako kide da bera. Bihar izanen dira biak.
Poteen artean hitzaldia eginen dute igandean 19:00etan. Akelamendin jarri dute hitzordua eta galdera bati erantzuna ematen saiatuko dira: Zergatik antolatu emakumeak bakarrik?