Gaztetxea aldarrikatzeko 250 pertsona atera dira kalera Barañainen

Euskalerria Irratia 2016ko api. 25a, 09:44
Argazkia: Gaztetxearen aldeko mobilizazioa. / plazaberri.info

Gazteriak kudeatutako gune autogestionatu baten alde egin zuten manifestazio larunbatean.

Burujabetza eta antolakuntza errotzat izanen dituen "askatutako" espazio bat aldarrikatu dute, "gazte boterea" eraikitzeko bidean.

"Kapitalaren logikatik" urrun egonen den leku bat da desio dutena, "indibidualismorik gabekoa, kolektiboaren balioak oinarri, zaintza eta trukea bultzatuko duena eta proeiktu ezberdinen elkargunea" izanen dena.

Jai giroan ospatu zuten eguna, Aztarna, Afu eta Emausekoritx & Friends taldeen kontzertuarekin.

Aztarna, Afu y Emausekoritx & Friends.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!