Hiru idazle gazte saritu, Euskalerria Irratian

Euskalerria Irratia 2016ko api. 4a, 19:38

Saioa Ventura eugiarra eta Idoia Granizo altsasuarraren olerkiak sarituak izan dira Euskaltzaindiaren Azkue Literatur lehiaketan. Leire Alonso burlatarrak, bestalde,  Iparragirre Saria irabazi du narrazioen atalean.

Idoia Granizo Uribarrena altsasuarrak poesiaren ataleko lehen saria eskuratu du Euskaltzaindiak antolatutako R.M. Azkueren literatura lehiaketan Hitzak hots izeneko lanarekin, 14 eta 17 urte bitartekoen mailan.

Honekin batera, Saioa Ventura Iturralde eugiarra eta Burlatako Askatasuna Ikastetxeko ikaslea, lehiaketa honetan hirugarren postuan gelditu da Heldutasuneranzko bidean izena daraman lanarekin.

Bere aldetik Leire Alonso Allue burlatarrak lehen saria eskuratu du Zumarraga eta Urretxuko Udaletako Kultura Batzordeek antolatutako Iparragirre Sarietan, Euskal Herri mailako lehiaketa prestigiotsuan. Gorritik morera dantzan da bere lanaren izena. Lehiaketa honetan berean bertsopaperen alorrean Ekaitz Goikoetxea izan da, Irrintzi Plaza saioko kolaboratzailea Euskalerria Irratian, eta Leireren irakasle izandakoa Burlatako Askatasuna Institutuan. 21 urte ditu Leirek eta Matematikak ikasten ditu.

Gurean izan dira hiru idazle gazte hauek, Metropoli Forala saioan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!