Etxabakoizko igogailuak maiatzean egonen dira erabilgarri

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 9a, 13:10

Kontzepzio Benitez zonaldean daude ibilgailu berriak. Udaleko urbanismo arduradunak obrak bisitatu dituzte. 21 metroko aldea berdinduko dute.

630 etxebizitzei eginen die mesede proiektuak, udalaren kalkuluen arabera. 562.792 euroko aurrekontua du obrak.

Igogailuak ez ezik, pasabideak eta eskailerak ere egokituko dituzte. Orotara, bederatzi igogailu daude Iruñerria osoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!