Espainiako bandera eta Erregearen argazkia jarri beharko dituzte Berriozarren

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 7a, 09:07

Udalbatza aretoan jarri beharko dituzte Espainiako bandera eta Erregearen irudia Nafarroako Administrazio Auzitegiarenn aginduz.  

Berriozarko UPNko zinegotzi batek, Daniel Cuestak, jarritako helegitea aintzat hartu du Nafarroako Administrazio Auzitegiak. Espainiako bandera eta Erregearen argazkia udalbatza aretoan ez egoteagatik jarritako errekurtsoa izan da. Nafarroako Administrazio Auzitegiak Espainiako legediari jarraiki, Espainiako banderaren eta Erregearen irudiaren erabileraren araudia gogorarazi dio Berriozarko Udalari. Argazkiak dena dela zenbait eraberritzerako erretiratu zuten eta horren ostean berriz jarri zutela jakinarazi du. Sententziari helegitea jartzen ahal zaio epaitegian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!