Emakumeentzako korrika taldea sortuko dute Berriozarren

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 29a, 10:43

Udalaren III. Berdintasun Planaren barruan kokatu dute ekimena, emakumeek batera kirola egiteko. Bi maila izanen dira: inoiz kirola egin ez dutenentzat eta egiten dutenentzat.

Begirale batek bideratuko du taldea. Running taldean izena emateko epea (0 mailan edo 1. mailan) zabalik martxoaren 14a arte, 636475425 telefonoan (WhatsApp), igualdad@berriozar.es posta elektronikoan eta berdintasunaren inguruan antolatu duten hitzaldian.

Korrika egiteaz gain, formakuntza

Korrika saioetako batean, herriko erizainek eta kiroldegiko begirale batek hitzaldia emanen dute, kirola modu osasungarrian egiteko elikadura, jarrera eta gainerako jarraibideei buruz jakin beharrekoak azalduz.

Bestalde, kirolaren eta generoaren inguruko sentsibilizazio hitzaldia eginen dute martxoaren 11n, Berriozarko Kiroldegian, arratsaldeko 19:00etan. Emakumeak eta gizonak: gaitasun ezberdinak, kirol ezberdinak? Ainhoa Azurmendi psikologoa, kirol aholkularia eta berdintasun teknikariak eskainia.

Berriozarko Krossa maiatzean eginen da. Aurten emakume gehiagok parte hartzeko xedea azaldu du udalak.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!