Iragan ostiralean ospatu zen Udaletxean Bai Euskarari ziurtagirien banaketa . 2015eko edizioan 36 enpresa, elkarte eta entitatek hartu zuten parte, haien artean elkarte berri bat, Barañaingo Ahal Dugu/Podemos alderdia, "Euskararen Bidean" ziurtagiria jaso zuena. Honekin batera, Alaitz Guraso Elkarteak eta Plazaberri elkarteak mailaz igo dutenaren ziurtagiria jaso zuten, "Zerbitzua Euskaraz" emateko gai direla egiaztatzen duen ziurtagiria eskuratu baitzuten.
Gauzak horrela, 25 saltoki, taberna, elkarte eta entitatek jaso zituzten Bai Euskarari Ziurtagirien Elkarteak banatzen duen "Euskararen bidean" ziurtagiria, zerbitzua euskaraz emateko apostua egiaztatzen duena. Saltoki eta zerbitzuak hauek dira: Andromeda belardenda, Abodi albaitaritza zentrua, Gogorza Anaiak harategia, Kukuma gozo-denda, Studio liburudenda, Merlet elikadura-denda, Muruzabal Bizikletak, Cubillas eta Cubillas-Barricart Botikak, Sada hotz klinika, Sugandilla-Beep informatika, Tantatic diseinu eta garapena eta Tecniauto auto tailerra. Egiaztagiri bera jaso dute ere Ahal dugu/Podemos, Izquierda/Ezkerra eta Gero Bai alderdiak; Barañain Auditorioa Fundazioak; Barañaingo Euskal Kantak; Barañaingo Gizarte Eskolak eta Igandea Txarangak. Baita, Hegoalde, Iratxo, Kaioa, Lur Gorri eta Karrape-Los Porches tabernak.
Zerbitzua euskaraz
Bestetik, zerbitzua euskaraz emateko gai direla ziurtatzen duen egiaztagia jaso dute 8 elkarte eta entitatek: Alaitz eta Mugarri Guraso Elkarteak, Barañaingo Jai Batzordeak, Barañaingo Trikitilari Eskolak, Akelamendi Tabernak, Hagin Erakunde Femistak, Plazaberri elkarteak eta EH Bildu Barañain alderdiak.
Azkenik, iaz bezala hiru erakunde dira zerbitzua euskaraz eskaintzeaz gainera lana ere euskeraz egiten dutela egiaztatzen duen ziurtagiria jaso dutenak: Harizti Dantza Taldeak, Sahats Fundazioak eta Haizea Kultur Elkarteak.
Oihaneder Indakoetxea alkateak eskerrak eman zizkien euskararen normalizazioaren bidean lan egiten ari diren partaide guztiei: «Proiektu honetan Udala, eragile sozialak eta sektore komertziala euskararen sustapenerako erakundeekin elkarlanean aritu izan gara, erabakiak ere elkarrekin eta aho-betez hartuz».