Jazar azoka, sortzaile eta diseinatzaile bila

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 23a, 09:13
Artisau azoka.

Objektu sortzaile eta orijinalak dituzten artista eta diseinatzaileen bila hasi da, besteak beste argazkiak, koadroak, altzari bereziak, bitxiak, moda eta bestelakoak azokan erakusti eta saltzeko.

Martxoaren 12rako antolatu du azoka Jazarrek bigarrenez. Etxabakoizen eginen du Arostegi kaleko 12. zenbakian. Eguerditik arratsaldeko 8ak arte izan nahiko lukete zabalik azoka hori. Objektu sortzaile eta orijinalak dituzten artista eta diseinatzaileen bila hasi da, besteak beste argazkiak, koadroak, altzari bereziak, bitxiak, moda eta bestelakoak azokan erakusti eta saltzeko.

Jazar sorkuntza fabrikako azoka hilabetero antolatzeko asmoa dute eta merkatuarekin batera aisialdirako elkargunea sortu nahi dute, pintxoez eta musikaz lagundurik.

Merkatuan parte hartu nahi dutenentzako honako formaularioa osatu dute, intereseko informazio eta argibide guztiekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!