Artisten Auzoan izena emateko epea ireki dute

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 22a, 12:49
Argazkia. Aurreko edizioetan egindako Artisten Auzoak edizioetako irudi bat.

Bihar zabalduko dute proposamenak bidaltzeko epea eta apirilaren 15ean itxiko dute. Aurten, Arrosadian izanen da, ekainaren 8tik 12ra. Sarean egin daiteke.

"Artisten Auzoa hiri guneak inbaditzen dituen diziplina artistiko guztien adierazpen jai herritarra da. Kaleak edozein artista igo eta bere talentua plazaratu dezakeen eszenatoki handi baten bilakatzen dira". Zehatz mehatz definitu dute antolatzaileek zertan datzan Artisten Auzoak.

Aurreko urteetan Alde Zaharrean egin izan dute, baina "espazio berrietan murgiltzeko eta kolektibo berriak zein merkatal guneak" partaide egiteko" erabaki dute lekualdatzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!