'Ladidy Garcia' antzezlana, lapurtutako neskatilak ardatz

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 18a, 10:31

Atarrabiako Kultur Etxean eskainiko du Ados konpainiak droga trafikoa eta neskatikoen lapurketa ardatz dituen lana, bihar, 20:00etan.

Sarrerak sei euroan eros daitezke lehiatilean eta bost euroan Atarribiako Udalaren webgunean. Aitziber Garmendia, Iñake Irastoza, Klara Badiola, Dorleta Urretabizkaia eta Amaia Irazabal antzezleak ariko dira, Garbi Losada zuzendariaren gidaritzapean. Jennifer Clementen lana da.

Lanaren sinopsia zabaldu dute Ados antzerki konpainiako kideek.

Ladydi eta bere ama mendialdeko herrixka batetan bizi dira, non bizi-baldintzak ikaragarriak diren eta natura bera ere etsai bihurtu da. Senarrik, aitarik eta ia nebarik gabeko lurralde bat da, mugatik bestaldera egin baitute denek, bizimodu oparoago baten esperantzan, eta ez dira itzultzeaz arduratu. Marihuana, narkotrafikatzaile eta amapolaz beteriko lurralde bat, non jada ez dion inork Jainkoari errezatzen, berarekin ere ez direlako fio …

 Narco-corrido batetatik aterata bezala, droga-trafikoaren erretratu garratza kontatzen du Ladydik  (Prayers for the Stolen), eta ikusleen bihotzak hunkituko dituen pertsonai baten bitartez egiten du kontakizuna, Ladydi García Martínez, narkotrafikatzaileek bahitu ez dezaten mutilaren trazak egiten dituen neskatila. Bera eta bere lagunak etxeen atzeko patioan aitzurtutako zuloetan ezkutatu beharko dira, narkoek aurkitu eta bahituak izan daitezen ekiditeko. Eta, hala eta guztiz ere, ez dute sekula irribarrea eta bizi-gogoa galtzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!