Rebeka Sadaba izan da saria irabazi duen gure Facebookeko jarraitzailea

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 11a, 19:31

Gure Facebook orrian sartu eta Atsegin dut sakatu ondoren, norberaren Facebook-eko profilean zozketa iragartzen zuen sarrera konpartitzeko eskatu genien gure Facebookeko jarraitzaileei. Horretara animatu ziren guztien artean liburu sorta ederra zozkatu dugu.

Rebeka Sadaba izan da irabazlea, otsailaren 1ean eginiko zozketan. Facebook informazioa jasotzeko oso modu interesgarria iruditu zaiola esan digu Rebekak. Orain, egia esan, ez dakigu denbora gehiegi geldituko zaion sare sozialetan ibiltzeko, dozena bat liburu zoragarri eraman baitu besapean.

 

Irabazitako liburuak:

  • Ahaztuen mendekua. Alberto Ladron Arana.
  • Babeserako kopia. Goizalde Landabaso.
  • Batzarra, gure gobernua. Pablo Sastre.
  • Zer da artea? Lev Tolstoi.
  • Ez zuten erantzun. Oier Santos.
  • Errekuperatzaileak. Pablo Sastre.
  • Sumisioa. Michel Houellebecq.
  • Itzalak bizi diren lurraldea. Alberto Ladron Arana.
  • Antsoren dorreak. Toti Martinez de Lezea.
  • X hil da. Alaine Agirre.
  • Kazetari aditua unibertso digitalean. Txema Ramirez de la Piscina.
  • Azken txorakikeriak. Kike Amonarriz.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!