Irrintzi Mirrintzi lehiaketa mundiala Euskalerria Irratian!

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 9a, 20:07
Gure aste honetako sariak: GS peluquerosen ile mozketak eta Venta de Urrizan bi pertsonarentzako otordua.

Irrintzi Plaza saioan, asteazkenetan, arratsaldeko 16:30ean, jolasteko aukera paregabea!

Aste honetan hiru sari: GS Peluqueros ileapaindegietan ilea mozteko bi txartel eta Venta de Urriza jatetxean bi pertsonarentzako otordua.

Horiek eskuratzeko bidea oso erraza: asteazkenean 16:30etatik aurrera 948-13 35 97 telefonora deitu eta galdera bat erantzun, txiste bat kontatu edo kanta baten zatitxo bat abestu. Besterik ez!

Zuen zain egonen gara Irrintzi Plazan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!