Torturaren aurkako zikloari ekin diote

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 9a, 09:28

Aztnugal kanpainaren baitan, arte erakusketa kolektiboa, torturaren inguruko hitzaldiak eta musika jaialdi bat antolatu dituzte.

Atzo bertan zabaldu zuten Beñat Azkona, Inder Bhatti, Joana Hernandez, Iker Moreno, Ander Perez eta Oier Zuñiga sortzaileen erakusketa. Tortura pairatu dute horietako batzuek; besteek gertutik bizi izan dute. Eta bizipen horietatik jaiotako sentsazio, pentsamendu eta barne hausnarrak dira obretan bildu dituztenak. Katakreken dago ikusgai, otsailaren 25 arte.

Tortura desagerrarazteko mekanismoak  hitzaldia eskainiko du Paco Etxeberria auzitegiko mediku eta antropologoak, Torturaren prebentziorako eta salaketarako koordinadorako kide Jorge del Curak; eta Torturaren Aurkako Taldeko abokatu Lorea Bilbaok, Kondestable jauregian, hilaren 13an, larunbatarekin.

Otsailaren 16an, aldiz, mahai ingurua izanen da: Tortura kulturatik abordatuz. Katakraken eginen dute. "Tortura bezalako gai tragiko bat lantzeko, zer eskaintzen ahal digu kultur sormenak?". Horra partaideek erantzun beharreko galdera. Objetos perdidos, Torturaren antzerki-dokumentala eta Gataiko kideak bertaratuko dira. 

Resilentzia, tortura superatzea izenburupean mintzaldia eskainiko dute otsailaren 22an, astelehenarekin, Jeannette Ruiz Goikoetxe psikologa klinikoak eta Gorka Zabala, Jon Patxi Arratibel eta Ainara Iraizoz psikologo sanitarioek, 19:30ean, Katakraken ere.

Bada bereziki nabarmendu nahi izan duten ekitaldia ere: Aztnugal musika jaialdia. kop, Kaotiko, Arkada social, Tximeleta eta Mc Onak ariko dira, otsailaren 13an, Burlatako Askatasuna frontoian. 

Tortura bezalako gai tragiko bat lantzeko, zer eskaintzen ahal digu kultur sormenak? - See more at: http://katakrak.net/eus/agenda/abordando-la-tortura-desde-la-cultura?utm_source=pagina_agenda&utm_medium=web&utm_content=titulo&utm_campaign=agenda#sthash.Y4LCBnPS.dpuf

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!