52 urteko langile bat larriki zauritua Barañainen

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 8a, 20:25

Gaur arratsaldeko 17:34etan S.G.O. erori da San Cristobal plazan jarrita dagoen aldamio batetik, hiru metrotako altueratik.

Langilea San Cristobal plazan jarrita dagoen  eraikuntza aldamio batetik erori da.  Zauritua anbulantzia medikalizatu batean eraman dute larri Nafarroako Ospitale gunera buruan kolpea hartuta.  

Barañaingo udaltzaingoa ari da ikerketa egiten istripuaren arrazoiak ezagutze aldera. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!