Iruñea eta Berriozar kantuz, bihar

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 5a, 14:04

Mercaderes kaletik abiatuko da Iruñeko taldea, 12:00etan; Berriozarren 12:00etan dute hitzordua, Euskal Herria plazan. Euskal abestiekin goxatuko dituzte kaleak.

Iruñeko Kantuz taldean berrikuntzak dauzkate, gainera; lan saio bat egin dute musikariak eta zuzendariak, kantak nola egin eta beste hainbat xehetasun adosteko. "Gero eta hobeki" aterako direla ziur dira antoltzaileak.

Kantutegia hobeki baliatzearren ere, gutxitan abesten dituzten eta ikasi behar dituzten kantak "poliki poliki" sartuko dituzte. "Ez larritu, kanta guztiak ez dira berdin ezagunak eta batzuk berriz inertziaz ateratzen zaizkigu. Denetarik behar, ordea", esan dute.

Era berean, bi taldeek, Berriozarkoak eta Iruñekoak herritarrei dei egin diete, ekimenean parte hartzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!