Zer dago Iruñerriko auzoetako inauterietan?

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 5a, 10:16
Argazkia: Txantreako inauterietako irudi bat. txgaztemugimendua.blogspot.com

Auzoetako egitarauak bildu ditugu gurean. Esaterako, Alde Zaharrera Mari Trapu iritsiko da gaur, 19:00etan; Arrotxapean, aldiz, kalejira eginen dute bihar, bai eta Txantrean eta Sanduzelain ere.

Alde Zaharra, lau egunez ia

Mari Trapu izanen da jai horien iragarle. Alde Zaharrean inaute hotsa entzuteaz gainera, Iruñeko auzo zenbaitetan ere asteburuan ospatuko dute mozorroen festa. 

Alde Zaharrean ospakizunak gaur hasiko dira, 17:30ean. Ordu horretan, txistorra-jana eta txokolate-jana eginen dute Katakraken. Eguneko ekitaldi nagusia baina, Mari Trapuren iritsierarekin etorriko da. 19:00etan eginen diote harrera Navarreriako iturrian eta pregoia ere izanen da. Ondoren kalejira bat abiatuko da Iruñea Taldea eta Muthiko Alaiak fanfarreek desfilatuko dute.

Larunbata beldurraren eguna izanen da. Izan ere, 16:30ean, festa beldurgarri bat ospatuko dute La Unica peñan, eta 18:00etan mozorro beldurgarriak protagonista izanen dituen kalejira bat eginen dute.

Igandean, herri bazkaria eginen dute Aizpiltzen (Jarauta), 14:30ean, eta, astelehenean, Mari Trapu errez agur esanen diete inauteriei. 19:00etan izanen da hori.

Arrotxapean, mozorro tailerra

Arrotxapeako auzoan ere badago zer gozatua, larunbata izanen da egun handia.

Txantrea, euskal mozorroen gunea

Ostiralean, gaur bertan, umeentzako ekintzak antolatu dituzte batez ere Txantrean, bihar, egun handia izanen da, bazkari herrikoiarekin.

Sanduzelain, epaiketa

Sanduzelai auzoan inkisidorea epaituko dute, 20:00etan eta, gauean, parranda egonen da.

Zure auzoko informazio bidali nahi izanez gero info@euskalerriairratia.eus helbidera idatzi.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!