TRWk ez du onartu 130 langileren erretiro aurreratuaren proposamena

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 5a, 09:06
Arg: Ekinklik

Proposamen hau egin zuen enpresa batzordeak 250 langileren kaleratzea saihesteko asmoz. Astelehenean eskaintza berri bat eginen diete langileei.

Lantaldea arintzeko prozesua bizkortzeko asmoa omen dauka TRWren Landabengo lantegiko zuzendaritzak eta hori dela eta atzera bota du kaleratze kolektiboaren alternatiba gisa langileek mahai gainean jarritako proposamena. 55 eta 59 urte bitarteko 130 langileek bost urtean erretiro aurreratu hartzea nahi zuen enpresa batzordeak. Edonola ere, konpromisoa hartu du datorren astelehenean eskaintza berri bat helarazteko langileei. Nafarroako Gobernuko presidente Uxue Barkosek, berriz, oso bestela hartu du langileen proposamena, "begi onez", uste baitu gobernuak galdegin eta defendatutakoaren ildotik doala.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!