Kalean txakurren gorotzik izan ez dadin lan taldea osatuko dute Berriozarren

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 1a, 08:35

Osoko bilkurak hartu du erabaki hori. Txakurren jabeak kontzientziatzeko kanpainak eginen dituzte.

Alderdi sozialistak Berriozarren dauden txakurren errolda bat sortu nahi zuen eta txakurren gorotza jasotzen ez duten jabeak identifikatu eta isunak jarriko lizkieke. Proposamen hori mozio gisa eraman zuen Pilar Moreno PSNko zinegotziak. Raul Maiza alkateak gehiago jo zuen lan talde bat osatu eta txakurren jabeak kontzientziatzeko kanpainak egiteko. Mozioak ez zuen behar beste boto jaso eta hortaz, lan talde osatuko dute kanpainak abian jar ditzaten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!