Zubiarte Euskaltegi publikoan izena emateko epea zabalik hil honen 18tik 22ra

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 13a, 20:22

Maila guztietan dauden plaza hutsak hala nola lehen maila eta EGAko ikastaro berriak ere eskainiko dira urtarrilaren 25etik maiatzaren 31a bitarteko ikastaldirako. 

Hil honen 18tik 22ra izena eman ahalko da Huarteko Zubiarte euskaltegi publikoan hutsik dauden plazetarako. Urtarrilaren 25etik maiatzaren 31a bitarte emango diren euskara-eskoletan A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA mailak sartzen dira.

16 urtetik gorako pertsonentzako ikastaroak dira, eta honako ordutegi hauek dituzte: 09:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30.

Alde batetik, ikasleak jadanik hasita dauden ikastaroetan sartu ahalko dira, ondorengo modalitateetan:

- Astean 1 egun: autoikaskuntzako ikastaroa, bi ordu eta erdiko solasaldi-saioarekin eta sarean gutxienez 4 orduz lan egiteko konpromisoarekin. Prezioa: 61,40 euro.

- Astean 2 egun: 4-5 orduko aurrez arreko ikastaroa, astelehen eta asteazken edo astearte edo ostegun artean aukeratu daiteke. Prezioa: 71,40 euro.

- Astean 3 egun: 6 orduko ikastaroak, kanpoko ikastaroen modalitatean, ikastetxeetan, gurasoentzat eta A1, A2, B1 eta B2 mailetan; edo bestela, jende guztientzako ikastaroak, Prezioa: 71,40 euro.

- Astean 4 egun: 8-10 orduko ikastaroak, eskolak astelehenetik ostegunera, goiz edota arratsaldeko ordutegian ikasteko aukerarekin. Prezioa: 88,30 euro.

Bestalde, ikastaro berriak antolatu dira: EGA ikastaro bat, astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:30era (astean 5 edo 10 ordu); eta A1 mailako beste bat, astelehenetik asteazkenera, 17:00etatik 19:30era (astean 5 ordu).

Aipatu behar da unibertsitatekoa ez den mailako irakasleek ikastaroak, beren trebakuntzaren barnean, eskolaz kanpoko ordutegian eta doan egin ahalko dituztela.

Izena Zubiarte euskaltegi publikoan (Zubiarte kalea, 13. Huarte), eta haren webgunean (http://euskaltegi.educacion.navarra.es/web/) eman daiteke.

Informazio gehiago honako leku hauetan emango da: 948361091 telefono-zenbakian etaeuszubia@educacion.navarra.es helbide elektronikoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!