Ntb11, Iruñerriko euskarazko telebista kate berria

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 2a, 12:33
Julian Iantzi, Leire Ferro, Iñaki Redin eta Iñaki Uria.

Nafar Telebistaren eta Hamaika Telebistaren ekimenez iritsiko da euskarazko kate berria. 38. kanala birsintonizatu beharko da bihartik aurrera Ntb11 ikusi ahal izateko.

Ntb11 izanen da Iruñerriko euskarazko telebista kate berria. Nafar Telebistaren eta Hamaika Telebistaren arteko elkarlanaren emaitza izanen da Ntb11. 38. katean izanen dute eskuragarri Iruñerriko bizilagunek euskara hutsezko telebista katea ikusteko, bihartik aurrera.

2Komunikazio aukera berriak zabaltzea da xedea", azaldu du Iñaki Redin Nafar Telebistako zuzendariak. Horretarako espresuki kate berrirako ekoiztuko dituzte edukiak, baina, lehen pausoetan Hamaikak berak ekoiztuak dituenak emanen dituzte. Hamaikak zazpi urte daramatza lanean. Euren esperientziaren eta Nafar telebistaren gaztetasunaren arteko edukiak izanen dira.

Erronkak aurrera begira

Babes ekonomikoa iritsi ahala, berezko programazioarekin osatu nahiko lukete Ntb11 telebista katea. Albistegi euskaldunak egin eta egunerokotasunari lotutako errealitate politiko, sozial eta kulturala telebista bidez zabaldu nahiko lukete.  

Lankidetza eta elkarlana ere goraipatu dituzte, ez bakarrik Nafar telebistaren eta Hamaikaren artean, Euskalerria irratiak ere izanen baitu tarterik programazio berri horretan.

Bihartik aurrera beraz, Iruñerriak Euskal Herri osoko euskarazko eskaintzarik zabalena izanen du telebista bidez Ntb11rekin ariko baitira egun ikusten ahal diren Xaloa zein ETB1 eta ETB3.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!