'Ordua da gaztetxea!' jardunaldiak, martxan

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 23a, 10:06

Gaztetxearen aldeko Iruñeko asanbladak autogestioaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu; botere harremanei buruzko hitzaldi bat eginen dute bihar, 19:00etan.

Txoko feministan izanen da lehen hitzaldi hori, bihar, 19:00etan.

Ostegunean, Kortxoenea: irautea sortzea delako dokumentala proiektatuko dute, 19:00etan, Zabaldin.

Ostiralean, berriz, Mendillorrin, Ahotsa, Diagonal eta La Haine esperientzia komunikatiboen esperientziak plazaratuko dituzte, 19:00etan, Mendillorrin.

Eta, Mendillorrin ere, autogestioaren inguruko mahai ingurua antolatu dute, larunbatean, besteak beste, Errekaleorreko (Gasteiz), Astrako (Gernika) eta OihuK-ko (Bilbo) kideak gonbidatu dituzte. Goizeko 10:00etan hasiko da. 17:30ean, berriz, emantzipazio bulegoetako kideek euren proiektuen berri emanen dute. Horrez gain, afari beganoa eginen dute, Subeltzan, 21:30ean.

Abenduan ere bada zer egina

Hilaren 30ean, astelehenarekin, Okupazioa eta legalitatea hitzaldia prestatu dute, Kalekalden, 20:00etan. Asteartean ere zer aditua egonen da: 19:30ean, jabetza pribatua deuseztatzea, jabetza kolektiboa eraikitzea mintzaldia aurkeztuko dute, Kalekalden.

Asteazkenean, alegia, abenduaren 2an, Txantreako emantzipazio bulegoa ariko da Barañainen, 19:30ean, Kultur Etxean, egitasmoaren ertzak azaleratzen.

Ostiralean, abenduaren 4ean, bizikleta martxa eginen dute, Nabarreriatik, eta ostean, 19:00ean, Zabaldin, mahai ingurua: Bestelako Iruñea posible da, kontraboterea eta alternatibak auzoetatik.

Abednauren 5ean, larunbatarekin, deialdi berezia egin dute, 11:00etan Nabarrerian eginen den hamaiketakora joateko eta 12:00etan #Orduadagaztetxea kalejiran parte hartzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!