Barañaingo Euskararen Astean barañaindarrak protagonistak

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 8a, 20:28
Iazko Euskararen Asteko bizikleta martxa. Argazkia: Plazaberri.info

Urriaren 13tik 17a arte idazle, zientzialari eta artista barañaindarrek hartuko dute parte Barañaingo Jai Batzordeak, Ika euskaltegiak eta Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatutako ekitaldietan.

Asteartean ipuin kontaketak izanen dira aste honetako lehen ekitaldiak. Alde batetik Bakarne Atxukarroren testuak eta Izaskun Zubialde marrazkilariaren ilustrazioak daramatzaten “Euskal Mitologiaren Bilduma”-ren bigarren liburukiko narrazioak ezagutzeko parada eskainiko dute.  Eta beste alde batetik Alaitz Institutuan eginiko lan berri bat eta berezia emanen dute ezagutzera: “Babesean”, Nafarroan argitaratu den lehen  Braille-euskara liburua.  

Ostegunean Ekaitz Maiz eskalatzaileak hitzaldia eta emanaldia eskainiko ditu

Aitzol Lasa matematikari eta idazleak “Usategiaren printzipioa” bere liburuaren aurkezpena eginen du asteazkenean eta ostiralean zientzia dibulgazioa eginen dute bertako bi zientzialarik: Jon Mattin Matxain eta Mikel Santesteban Kaioa tabernan arituko dira. Egun horretan ere herriko musikari gazteek haien emanaldia eskainiko dute Udal Plazan.

Larunbatean egun osoko festa antolatu dute: jota kantariak, bizikleta martxa, bingoa, bazkaria eta kontzertuak eginen dira, besteak beste.

Barañaingo Euskararen Astea

URRIAK 13, asteartea:  

17:00 LIBURUTEGIAN IPUINAK: Euskal Mitologiaren II. bilduma (Bakarne Atxukarro, Izaskun Zubialde).

19:00 LIBURUTEGIAN Ipuin kontaketa: “Babesean” 1. Braille-euskara liburua Nafarroan. Alaitz institutua, Mugarri guraso elkartea.

19:00 KULTURA ETXEAN ZINEA: “Loreak” filma (Asteartea eta zinea, aukera paregabea zikloa).

URRIAK 14, asteazkena:

 17:00 UDALETXE PLAZAN HERRI KIROLAK

18:00 LIBURUTEGIAN Ilustrazio TAILERRA (Etxepare saria): Leire Salaberria.

19:30 LIBURUTEGIAN Liburu aurkezpena: “Usategiaren printzipioa”, Aitzol Lasa.

URRIAK 15, osteguna:

LAGUNAK ELKARTEAN 17:00 ROKODROMOA

19:30 Ekaitz Maiz eskalatzaileak hitzaldia eta emanaldia.

 

URRIAK 16, ostirala:

09:30 HERRIAN BARNA Euskararen ibilbidea: Herriko ikasleekin.

17:00 UDALETXE PLAZAN Musika ikuskizuna: Ikasleak, Alaitz institutuko eszenikokoak, Luis Morondo musika eskolakoak. Ondoren, txokolate jatea.

20:00 KAIOA TABERNAN ZIENTZIA TXOKOA: Jon Mattin Matxain eta Mikel Santesteban.

URRIAK 17, larunbata:

11:00 UDALETXE PLAZAN Zazpietan lehena jotariak eta Idoia Tapia. Txistor jatea.

11:30 UDALETXE PLAZAN HARIZTI dantzari txikien taldea.

12:00 UDALETXE PLAZATIK ABIATUTA Txirrindula martxa.

12:30 UDALETXE PLAZAN Mintzodromoa.

13:00 HERRIAN BARNA KALEJIRA kolektiboekin eta bertso-poteoa udaletxe plazatik.

14:30 GAZTAINONDO PLAZAN BAZKARIA.

16:30 Euskal Bingoa.

19:00 GAZTAINONDO PLAZAN KONTZERTUAK: Uluka, Nekez, Smog taldeak.

 

ERAKUSKETAK:

Urriak 1-31: LIBURUTEGIAN Etxepare Saria album ilustratuak.

Urriak 13-17: LAGUNAK ELKARTEAN Zintzilik (Ekaitz Maiz) Urriak

1-31: LIBURUTEGIAN Babesean Braille-euskara liburuaren irudi-gidoia (storyboard).

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!