Emakumeen Mundu Martxak bi hitzaldi emanen ditu aste honetan

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 6a, 12:06
Argazkia: Emakumeen Mundu Martxako txirrindula martxa, Iruñean / Topatu.info

'Funtzio-ahalmen urritasuna eta feminismoa' gaia landuko dute bihar eta 'Feminismo ijitoa' etzi.

Hilabete osoan egin duten hitzaldi zikloaren baitan daude aste honetako bi hitzaldiak.

'Funtzio-ahalmen urritasuna eta feminismoa' Elena Prousek gidatuko du, Madrilgo Bizi independentzia eta dibertsitatearen foroko kideak. Bihar izanen da, asteazkena,19:30ean,  IPES elkartean.

'Feminismo ijitoa' Drom Kotar Mestipen elkartearen eskutik ekarriko dute. Etzi eginen dute, osteguna, 19:30ean Txoko feministan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!