Eguzki Irratiak lizentzia eskatu dio Nafarroako Gobernuari

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 6a, 10:37

33 urte egon da "era alegalean" emititzen, hainbat alditan erregularizatzeko saiakerak egin baditu ere.

Horregatik, orain, "aldaketaren gobernuari" bi eskaera zehatz egin dizkio: batetik, lizentzia; bestetik, komunikazio jarduera garatzeko guneak.

"[Nafarroako Gobernuari] eskatzen diogu irabazi asmorik gabeko komunikazio zerbitzuak eman ahal izateko beharrezkoak diren espazio publikoak erreklamatzeko Espainiako gobernuari", jakinarazi du haren webgunean.

Halaber, lizentzia ez ematea "demokraziaren defita" izanen litzatekeela adierazi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!