Pantaila handiaren astea

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 5a, 12:36
Argazkia: Bicicletas vs. coches pelikularen fotograma bat

Iruñeko Zinemaldiaren XVI. aldiari ekinen diote gaur eta ostiralera arte iraunen du. Gaur, lau film emanen dituzte, tartean Bicicletas VS. coches sorkuntza suitzarra.

Bost sailetan banatuta, Nafarroako eta nazioarteko filmak pantailaratuko ditu jaialdiak egunero-egunero.

Emanaldiak saide Carlos III eta Iturramako Civivoxean izanen dira. Besteak beste, dokumentalek eta fikziozko lanek osatu dute egitaraua; baina ez hori bakarrik, tokiko bideo laburrei ere eskainiko diete tartea.

Egitaraua osorik jaialdearen webgunean bertan aurki daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!