Lizentzia festa, bideo ederrean laburtua

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 2a, 12:05

Euskalerria Irratiaren joan den asteazkeneko lizentzia festaren gaineko bideo ederra osatu dute Ahotsa-ko lagunek.

Mukuru bete zen Iruñeko Zentral Kafe Antzokia iragan asteazken gauean. Han zirenen adierazpenak bildu ditu Sergio Labaien Ahotsa-ko kazetariak txapelbideo batean. Foru Gobernuaren eledun Ana Ollo, Iruñeko alkate Joseba Asiron, EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Behatokiko Garbiñe Petriati, AEK-ko Helios Del Santo, eta Euskalerria Irratiko Mikel Bujanda, Reyes Ilintxeta eta Juan Kruz Lakasta mintzatu ziren Labaienekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!